Ansoteko ordokia

Webguneko mapa © Baionako Herriko Etxea
© Baionako Herriko Etxea

Baiona ondo-ondoan dagoen Ansoteko ordokia Natura 2000 sarearen baitako 100 hektareako natur gune sentikorra da.

Araututako gune hau errepira eremu bat da. Gunea ingurumen naturalen nahasketa handi batek osatzen du. Fauna eta flora berezia dago hor.

Ekipamendu anitz publikoaren esku ezarriak dira.

Bidexkak

Gunea zeharkatzen duten seinalatutako bidexketan, oinez, zaldiz eta batzuetan bizikletaz ibil daiteke.

Bidexketan irakurketa panelak daude. 4 gaien inguruan, hau da, ekologia, ura, fauna eta flora, Ansoteko ordokia hobeki ezagutzeko parada eskaintzen dute.

Behatokia © Baionako Herriko Etxea
© Baionako Herriko Etxea

Behatokia

Sartzeko bide bat duen behatoki bat badago. Bi mailatan (3 eta 6 metro), goratasuna hartzeko aukera eskaintzen du. Hala, hegan egiten duten, soroetan diren edo aintziretan diren hegazti espezie anitz ikusteko parada eskaintzen dute.

Eskuragarritasunaren arabera eta nortasun dokumentu bat erakutsiz gero, Errepiretako Etxearen harrera gunean, largabistak urririk uzten dizkizuegu.