Erakusketa iraunkorra
Natur Historia Museoa erakusketa iraunkorra 3 gaien inguruan antolatua da :
Errobiko errepiretan, eremu heze bat ulertzea
Errobiko errepiren berezitasunak, eremu hezeen hauskortasunaren arrazoiak eta eremu hezeen aberastasuna ezagutuko dituzue.
Errobiko errepiretako fauna eta flora : guregandik hurbil diren espezie horiek ezagutzea edo berriz ezagutzea
Errobiko errepiretan animalia eta landare espezie anitz daude. Batzuetan, bilatu behar izan gabe ikus daitezke. Bestetan, hauek ikustea zailagoa izaten da. Arrabio diskretuarekin, malba zuri ederrarekin, heztai-belar arraroarekin edo lertxun gorri dotorearekin, animalien eta landareen ingurumena hobeki ezagutuko duzue.
Pirinio Ozeanoetako bioaniztasuna
Atlantikoko eremua eta Pirinioetako mendigunea, klima ozeanikoa eta mendiko klima kausitzen diren mendebaldeko Pirinioetako lurraldea osatzen du Pirinio Ozeanoak. Lurralde horretan bizidunen aniztasun harrigarria dago. Besteak beste, Pirinioetako desmana edo ugatza ezagutzeko parada izanen duzue.
- © Alexandra Urruty - MBH – Baionako Herriko Etxea

Erakusketa iraunkorrean, flashik gabeko argazkiak hartzea onartzen da.