Aldi bateko erakusketak

160 urte eta beti gazte

Baionako museoen artean zaharrenak 160 urte betetzen ditu. Baionako Museoa sortu aitzineko gertakari nagusia, Ulysse Darracq-ek 1856an Sant Izpiritu auzoan sortu zuen natura zientzien kabinetea izan zen. Ondotik, 1862an, kalitate handiko bildumak Baionako Herriko Etxearen galtzarrean pasa ziren. Gero, gorabehera anitz ezagutu zituen museoak : suteak, leku aldatzeak, heste eta zabaltze garaien aldizkatzea... Erakusketan bildumak dira nagusi. Zoologia, botanika, paleontologia, etnografiari buruzko objektu anitz eta bilduma ezberdinak badira. Objektu eta bilduma anitz ez dira behin ere erreserbetatik atera. Objektu bitxiak, bereziak eta zoragarriak biltzen dituen bitxikerien kabinetearen berreraikitzearekin, mirespena, berriz ezagutzea eta berezitasuna nagusi dira... Museoak sekula ez ditu erakusketa bakarrean hainbeste objektu erakutsi ! Hego Amerikako kolore anitzeko txoriak, Kaledonia Berritik datozen forma guztietako maskorrak, kaxalote baten masailezurra, Egiptoko papiroak eta momia zatiak... hau da, denboran atzera eta mugitu gabe planeta guztian bidaiatzeko eta gure irudimena aberasteko adina gauza !

2016ko maiatzaren 28tik irailaren 18ra, Ansoteko ordokiko Errepiretako Etxean aurkeztutako erakusketa.

Sartzea urririk.

Asteartetik ostiralera zabalik, 10:30etatik 12:30etara eta 13:30etatik 18:00etara.

Animazioak :
Erakusketa horren karietara, animazio anitz proposatuak dira. Hemen deskarga daitekeen liburuxkan ikus ditzakezue.