Bildumak

Baionako Historia naturalaren museoak 150 urteko existentzia du. Bildumak Europakoak dira nagusiki, baina Afrikakoak, Amerikakoak, Asiakoak eta ozeanoetakoak badira ere. Urteak jin urteak joatearekin, pertsona batzuen emaitzari esker, erostak eginez eta Museoko lehengo kontserbatzaileek egin bilketei esker, bilduma oparoa osatu da.

Estimazioen arabera 20 000 objektu inguru daude. Erakusketetan, berritze kanpainetan eta erregularki objektu berriak gehitzearekin, bilduma horiei bizi ematen zaie.

Inbentarioa eta biltzea

Bildumak hobeki ezagutzeko, « Frantziako Museoa » labelari lotutako betebehar legalaren arabera, inbentario oso bat eta bildumen biltzea egiten hasi da Museoa. Objekturik eskas den jakiteko (ebasketa, galtzea, suntsitzea…), zerrendatuak diren jakiteko, lokalizatuak diren jakiteko eta objektuen kontserbazio egoeraz ohartzeko, egitasmo horretan, objektu guztiak ikuskatzen dira.

Bildumen kontserbazioa

Bildumak Museoko erreserbetan eta erakusketa iraunkorreko geletan kontserbatuak dira, gaur egun. Kontserbazio baldintza bikainak lortzeko, kontrol eta erregulazio sistemak plantan ezarriak dira.

Araubideak

Indarrean diren araubideak aplikatzera behartuak dira Frantziako estatuko historia naturalaren museoak :

- Ondarearen Kodean aipatua den eta bildumei buruzko 2002ko Frantziako Museoetako legeari lotutako araubidea,

- Babestutako espezieen zaintzari eta beren salerosketari buruzko araubideak (Washingtongo Hitzarmena, Frantziako eta Europako legeak…).

 

 

  • Bécassine des marais
    © Alexandra Urruty - MBH – Baionako Herriko Etxea
  • Blaireau eurasiatique
    © Alexandra Urruty - MBH – Baionako Herriko Etxea
  • Bouvreuil pivoine
    © Alexandra Urruty - MBH – Baionako Herriko Etxea
  • Oryx gazelle
    © Baionako Herriko Etxea
  • Réserves
    © Baionako Herriko Etxea
  • Réserves
    © Baionako Herriko Etxea
  • Poule d'eau
    © Alexandra Urruty - MBH – Baionako Herriko Etxea
  • Ragondin
    © Alexandra Urruty - MBH – Baionako Herriko Etxea