Dokumentazio zentroa

Dokumentuak ikustera eta maileguz hartzera jin

© Baionako Herriko Etxea

Dokumentuak ikusteko eta maileguz hartzeko gune bat dago. Honako ordutegian zabalik aurkituko duzue :

  • Astearteetan : 13:30etatik 17:00etara
  • Asteazkenetan : 10:30etatik 12:30etara eta 13:30etatik 17:00etara
  • Ostegunetan : 13:30etatik 17:00etara

Dokumentuak maileguz har daitezke. 4 asteko epean, gehienez 5 dokumentu har daitezke.

Ondare dokumentuak ikusteko eta hauen bitartez ikerketa zientifikoa egiteko, asteartetik ostiralera, hitzordua harturik, zuen errezibitzea proposatzen dizuegu.

Argibide guztiak hemen deskarga daitekeenliburuxkan aurki ditzakezue.

Dokumentu funtsa

Historia naturalaren museoko dokumentu zentroan, natura zientzietara dedikatutako funts berezitua dago.

Dokumentu funtsa 10 000 erreferentziarekin osatuta dago : liburuak, entziklopediak, liburu zaharrak, eskuizkribuak, txostenak, tesiak eta aldizkari berezituak, DVDak, CDak, CD-romak... Jende guztiaren eta ikerleen esku jarriak dira. Erregularki, erreferentzia berri batzuk gehituak dira.

Gazteendako liburu hautaketa bat bada ere.

Dokumentu guztiak Baionako mediatekaren katalogoan zerrendatuak dira. Klik soil bat eginez, hor aurki daitezke mediatekako katalogora lotura