Errobiko Errepirak

Euri kopuruen eta itsasaldien arabera, uraren heinaren aldaketak jasaten dituzten eta errekari lotuak diren lur apalak dira errepirak. Ansoteko ordokia Errobiren itsasaldeko partean dago.

Errobiko errepirek ehunka hektarean hedatzen den eremu heze zabal bat osatzen dute. Hor, pasabide ekologikoen* mantentzeari esker besteak beste, espezie anitz bizi eta mugitzen da.
 

Errepiretako argazkia © Baionako Herriko Etxea
Errepiretako argazkia © Baionako Herriko Etxea

* pasabide ekologikoak : bi eremu ezberdinen artean organismoak lekuz aldatzeko erraztasuna ematen duen pasabidea, bi aintziren arteko arroila bat bezala edo bide batek bereizitako bi oihan lotzen dituen zubitxo bat bezala.