Kudeaketa plana

Ansoteko ordokian, urte anitzeko kudeaketa plan bat lantzen da. Gune ohargarri horren babesteko eta gune bikain honi balioa emateko, burutu beharreko ekintzak zehazten dituen « bide orria » da hau.

Baionako Herriko Etxeak kudeaketa planaren helburu nagusiak zehaztu eta erabaki ditu :

  • Baionako hiria baino lehenago eta hurbil-hurbil kokatzen den gunean, ur-goititzeen kasuan, hedatze eremu baten mantentzea,
  • inguruko aldapetarik heldu diren lurreko euri uren erregulatzeko eta biltzeko errepirek duten funtzionaltasunaren berreraikitzea,
  • eremu hezeetako berezitasuna diren bizilekuen babestea eta bioaniztasunaren apaltzearen aurka borrokatzea,
  • jendearen harrera, ingurumenari lotutako arazoen aurrean heztea eta sentsibilizatzea.

Europar Batasunak, Akitaniako Eskualde Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Aturri Garona Uraren Agentziak kudeaketa planean burututako ekintzak finantzatzen dituzte.

Konkretuki, burututako ekintzak izaera ezberdinetakoak dira : lezkadien pikatzea, soroak bazkaleku bilakatzea, hor dagoen natura ondarearen inbentarioa egitea, txoriei eraztuna ezartzea, landare espezie inbaditzaileak errotik kentzea, animazioak, natura ateraldiak …

© Baionako Herriko Etxea
© Baionako Herriko Etxea
© Baionako Herriko Etxea
© Baionako Herriko Etxea

Partaideak

Ansoteko ordokiaren kudeaketa plana Europar Batasunak (FEDER), Akitaniako Eskualde Kontseiluak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak eta Aturri Garona Uraren Agentziak elkarren artean finantzatzen dute.

2012an, 535 690 euroko xahutzearentzat, honakoek eman zituzten diru laguntzak : Europar Batasunak (FEDER) 55 481 €, Akitaniako Eskualde Kontseiluak 34 660 €, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak 70 000 € eta Aturri Garona Uraren Agentziak 90 968 €. 2013an ere, finantzamenduak handiak izan ziren. 603 635 euroko xahutzearentzat, diru laguntzak 293 128 eurokoak izan ziren (Europar Batasunak 48 892 €, Akitaniako Eskualde Kontseiluak 47 200 €, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak 70 000 € eta Aturri Garona Uraren Agentziak 127 036 € eman zituzten).

Eremu osoan burutzen diren eremu hezeen kontserbazio eta berrezartze ekintzak segitzeko, presente diren espezieen ezagutza hobetzeko eta bereziki naturaren ezagutzaren eta ingurumenaren babestearen inguruko bisitak, animazioak eta jarduerak egiteko eta publikoa errezibitzeko bidea ematen dute diru laguntza horiek.