Natur Historia Museoa

© Baionako Herriko Etxea

Natur Historia Museoa Baionako museoetariko zaharrena da. 1856 urtean eraikia izan zen, Ulysse Darracq-ek haren bilduma handia eman ondoan. Darracq ofizioz botikaria zen. Natura maite zuen, eta, hala, hura izan zen museoko lehen kontserbatzailea.

Ondotik, Museoak gorabehera anitz bizi izan zituen. 1890eko urtarrilaren 1ean, museoa Baionako Herriko Etxean zelarik, eraikin horretan gertatu zen sutearen ondorioz, museoa partez suntsitua izan zen, eta, hala, bildumen zati handi suntsitua izan zen.

Gero, museoa hainbat aldiz lekuz aldatu zuten. Xaho kaian zegoen nesken eskolan edota Errobi bazterrean zegoen eta Lauga gaztelua izeneko XIX. mendeko burges etxe handian instalatua izan zen.

2010 urtean, museoak bere bidaia Ansoteko ordokian amaitu zuen.

60 bat urte ziren museoa publikoari hetsia zela, bildumak bisitatzera heldu ziren ikasgela bakan batzuk salbu. Hala, 2010eko ekainean, eraikin berri batean, berriz ere ateak zabaldu zituen.

2003an, Natur Historia Museoa « Frantziak Museoa » labela jaso zuen (Bonnat Helleu museoa eta Euskal museoa eta Baionako historiarenarekin batera).

Frantziako estatuko beste Natur Historia Museoa anitzen gisara, Museoak zoologiaren, botanikaren, geologiaren, etnologiaren arloak aipatzen dituzten mota anitzetako bildumak ditu. Bilduma horiek aldi bateko erakusketetan ikus daitezke. Erakutsi beharreko objektuak aipatutako gaien arabera hautatzen dira.