Publikoen zerbitzua

© Baionako Herriko Etxea

Behatu, ikasi, libertitu,

Ansoteko ordokiaren eta Historia naturalaren museoaren ezagutza egiteko antolatutako jarduera anitzen bitartez, Publikoen zerbitzuak laguntzen zaituzte.

Honakoa eskaintzen dizuegu :

  • jende guztiei zuzendutako animazioen egitarau bat ;
    tailer zientifikoak ;
  • ordokiko bidexketan, ateraldi iruzkinduak ;
  • Historia naturalaren museoaren aldi bateko erakusketen eta erakusketa iraunkorren bisita gidatuak.

Ikastetxeei eta eskolaldi inguruko egiturei, beren proiektuak laguntzea ere proposatzen diegu ;

Jarduera horietan nola parte hartu ?

Jende guztiak :

Parte hartzeko, gehienetan, izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, 05 59 42 22 61 telefono zenbakira deituz edo animation.museum(at)bayonne.fr helbide elektronikora idatziz, Errepiretako Etxearekin harremanetan jarri.

Jarduerak urririk dira. Gaueko ateraldiak baizik ez dira ordaindu behar (helduak : 3 € / 18 urtez pekoak, ikasleak eta enplegu galdegileak : 2 €)

Marrazkian klik eginez gero, neguko egitaraua ikus daiteke

Eskolako ikasleak :

Eskolako ikasleendako, Hezkunde Ministerioaren oraingo programekin lotutako tailer eta animazio eskaintza anitza proposatzen du Publikoen zerbitzuak.<br/> Ama eskolako, lehen mailako, kolegioko edo lizeoko ikasle talde ororentzat, egun erdian, egun osoan edo proiektu berezien kasuan ikasturte osoan ere, tailerrak eta animazioak eskaintzen ditugu.

Oharra : Historia naturalaren museoa, izena emanez gero, ostegunetan, taldeendako erreserbatua da.

Bestelako taldeak :

Beste gisako taldeei (eskolaldi ingurukoak, elkarteak, adinekoak, etab.), helburu pedagogikoak dituzten tailerren eskaintza berezi bat proposa dakieke.

Oharra : Historia naturalaren museoa, izena emanez gero, ostegunetan, taldeendako erreserbatua da.

Xehetasun gehiagorentzat, talde bakoitzari zuzendutako liburuxka deskargatu :